top of page

Euskal Musikaren Historia

Edozein kulturan bezala, euskal kulturan ere, musika, gure herriaren hondarearen arlo garrantzitsu bat da. Musika sortzen, entzuten eta bizitzen, Euskal Herria nolakoa izan zen eta nolakoa den ere ulertu dezakegu. Baina NOIZ sortu zen euskal musika?

1960. hamarkadan hasi zen hazten euskal musika. Aurretik jada gaztelerazko eta beste herrialde batzuetatik heldutako musika entzuten zen baina urte horiek baino lehen, eta testuinguru historikoa zela eta, ez zen berez euskaraz egindako musika askorik entzuten ezta sortzen. Orduain ZERGAITIK hasi zen musika garai honetan? 

  • Folk musika internazionalaren eragina zela eta, garai horretan jende asko animatu egin zen euskarazko musika sortzera. Izan ere, folk musika herrialdeen tradiziozko musikara itzultzea aldarrikatzen zuen, herriaren hizkuntza, musika tresnak eta ohitura tradizionalak sustatu nahian. 

  • Urte horiek oso zailak izan ziren Euskal Herriarentzat eta musika, injustiziak salatzeko eta Euskal Herriaren izaera berezia aldarrikatzeko tresna bihurtu egin zen

Urteak aurrera joan ahala euskal musika garatuz joan zen. Hasieran abesteari eta musikaren letrei garrantzi handia ematen zitzaien arren, pixkanaka pixkanaka euskal musika tresnen soinuak eta euskal dantzak ere argia ikusi zuten. Genero herrikoia izateaz gain beste musika genero batzuetan hasi zen agertzen euskarazko musika: rocka, popa, metala...

 

Gaur egunean euskal musika modernoan genero guzti hauek eta baita berriak ere aurki ditzakegu. Gainera, Euskal Herrian ezagunak izateaz gain, talde eta abeslari batzuk maila internazionalean ezagunak izatera ere pasatu izan dira. 

bottom of page