Euskal Dantzak
Dantzatzea oso garrantzitsua izan da betidanik euskal musikaren tradizioan. Euskal Herriko probintzia bakoitzean dantzak era ezberdinean egiten dira eta horien esanahia eta ezaugarriak (janzkerak, partaideak etab.) ere alda daitezke. Dantzak aintzinean sortutakoak izan arren badira ere urteak aurrera joan ahala eraberritu dituztenak.
Euskal dantzei buruz hitzegiterakoan ezinbestekoa dugu erromeriak aipatzea. Ospakizun erlijiosoak ziren arren (erromesaldiak) euskal erromerietan dantza ere egiten zen taldean. Jai horietan herriko jendea biltzen zen eta euskal dantzak dantzatzen zituzten elkarrekin. Gaur egunean ere erromeriak antolatzen dira baina horien arrazoia ez da zertan erlijiosoa izan behar. Egia esan, euskal musika eta dantzak sustatzeko ekitaldiak dira askotan.